Alberto Barandiaran kazetari eta idazleak eta Antxiñe Mendizabal idazle eta editoreak solasaldia eskainiko dute gaur, 19:00etan, Laba elkartearen Gazteluko Plazako aretoan, Laba sareak berak antolaturiko Kalakak literatur solasaldi zikloaren barruan. Izenburua aski adierazgarria da: Gu, 1936ko irabazleok. Zer egin memoria deserosoa denean. Barandiaranek Gurea falangista zen liburua plazaratu zuen joan den urtean: 36ko gerraren eta gerraondokoaren kronika dokumentatu eta kitzikagarri bat da, zeinean, besteak beste, haren aitona falangistaren iblbidea jorratzen duen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!