M28 udal eta foru hauteskundeak

Elma Saiz izanen da PSNren Iruñeko alkategaia

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 22a, 10:15

Egungo Nafarroako Gobernuko Ogasun kontseilaria izanen da Iruñeko PSNko zerrendaburua. Ikasturte hasieran, ikusgarritasuna eman zion Txibitek, gobernuko bozeramaile izendatuz.

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ogasun kontseilaria eta bozeramailea izango da PSNren Iruñeko alkategaia. Izendapena gaur goizean baieztatu du Santos Cerdan diputatu eta PSOEko Antolakuntza idazkariak, Cadena Ser irrati-katean antolatutako ekitaldi batean. Cerdanek esan duenez, "hautagai bikaina da eta Iruñeko hurrengo alkatea izango da".

Saiz duela gutxi izendatu zuten Nafarroako Gobernuko bozeramaile, Txibitek argudiatu zuenez, “ekonomiari pisu handiagoa emateko”. Geroztik, asteazkenero agertzen da prentsaren aurrean, ohiko gobernu saioarne ondotik.

2019an Maite Esporrin izan zen sozialisten zerrendaburua. Bigarren postua bete zuen Elma Saizek. Zuzenbidean lizentziatua, Aholkularitza Fiskalean masterra du. Abokatua eta aholkularia da Imel Consultores-en. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria izan zen, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (INAI) zuzendaria eta foru parlamentaria. Gaur egun, PSNko Eskualdeko Batzorde Exekutiboko Zerga eta Finantza Politikako idazkaria da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!