Emozioz beteriko finala jokatu dute Ezkurdiak eta Altuna III.ak. 22-21 tanto bakarrez irabazi du Arbizuarrak. 400 pilotakada inguruko eta intentsitate handiko partidan azken tantoraino heldu diote biek. Biek merezi izan dute lau t’erdiko txapela irabaztea, baina Nafarrak lortu du, bere hirugarren txapela jantziz.
Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu zen fisikoki zein mentalki izugarria izan zen finala. Oso berdinduta egon ziren eta partida oso lehiakorra izan zen. Bi pilotariek maila man zuten eta ikuskizuna eskaini zuten partida osoan zehar. 16-19 Altunaren alde, Ezkurdiak arriskatzea erabaki zuen eta horrela 21-21era iritsi ziren. Ezkurdiak adierazi duenez bere partidarik onena izan da finala eta “perfekzioz” jokatu behar izan du “Jokinek asko eskatzen baitizu”
Mikel Idoate eta Abel Barriola izan dira Metropoli Forala Saioan finala hizpide, lau t’erdiko ikuskizunaren analisia egiten: