Arbizukoak hirugarrenez jantzi du kaiolako txapela. Bien esanetan Ezkurdiak urrats bat aurrera egin du ez bakarrik fisikoki, konfidantzaz jokatu zuen kantxan eta psikologikoki eutsi egin zion bere buruari. Amezketarra berriz, apur batean min hartuta ikusi zuten gure bi gonbidatuek. Hala ere, biek txapela merezi izan zutela nabarmendu dute. Atzoko partidua historikoa iruditu zitzaien.