Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera premiatu du Nafarroako Gobernua Euskararen Akademiak. Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16ko bileran onartu zuen adierazpenean jasotako bere egin du modu horretara Euskaltzaindiak.
Euskararen Nafar Kontseiluko kide da akademia, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen aholku-emaile eta kontsulta organoarena, beste hainbat euskal eragile eta euskaltzalerekin batean. Azaldu dutenez, adierazpenaren alde egin zuten iraileko bileran ere: “Nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea beharrezkoa delakoz”.