Maiatzean eratutako zuten Etxegabetzeen Aurkako Sarearen “mugetaz jakitun”, Etxebizitza Sindikatuaren sortu du Kontseilu Sozialistak, etxebizitzaren esparruan “aurrerapauso bat” ematea erabaki dutela azpimarratuz. Kontseiluak azaldu du etxebizitzarekin lotutako arazoak eguneroko ogia direla, eta “langile klasearen sektore zabal bat erabateko babesgabetasun egoeran” dagoela esparru honetan.
Etxebizitza Sindikatua esparru honetan “autodefentsa sozialista” antolatzera dator, aurkezpen-oharrean irakur daitekeenez. “Etxegabetzeei eta etxejabeen inpunitateari aurre egitea”, “alokairuaren igoera gelditzea” eta “doako etxebizitzak izateko aukera zabaltzea” gaur egungo egoera hobetzeko beharrezko borroka-frontetzat jotzen dituzte, baina gaineratzen dute “borroka hauek guztiak ez dira nahikoa etxebizitza problematika gainditzeko, hau ezin baita kapitalismotik bereizi”. Hortaz, arazo hauei aurre egitearekin batera “egoera honen egiazko sorburua den gizarte kapitalista gainditzera bidean aurrerapausoak emateko” beharra nabarmendu dute, irtenbide hau “Estatu Sozialistaren eraikuntzarekin” lotuz.
Sindikatuaren lehenbiziko aurkezpen publikoa abenduaren 1ean izango da, ostegunarekin, 18:30ean Geltokiko Erabilera Anitzeko Gelan.