Helduentzako poema ilustratuen kontaketa gaur Laban, Hasier Larretxearekin eta Juan Angel Perotxenarekin

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 4a, 07:44

Hezurrezko kaiolak, Amaiurtik konstelazioak liburua aurkeztuko dute

Hezurrezko kaiolak, Amaiurtik konstelazioak helduentzako poema kontaketa ilustratua eginen dute gaur, Gazteluko plazako Laba elkartean, 19:30ean, Hasier Larretxea poetak eta Juan Angel Perotxena ilustratzaileak. Gazteluko plazako Laba elkartean izanen da, arratsaldeko 19:30ean. 

Ikuskizunaren abiapuntua Larretxeak eta Perotxenak plazaratu berri duten izen bereko poema liburu ilustratua izanen da: Hezurrezko kaiolak, Amaiurtik konstelazioak. Amaiurko Gaztelua Elkartearen eskutik karrikaratu dute, Amaiurko batailaren 500. Urteurrenaren karietara.

“Liburu honek Lauaxeta poetaren lekukoa jasotzen du, hain zuzen ere 1931n Arrats beran liburuan, euskal kantagintzak hainbestetan bertsionatu zuen Amaiurko gaztelu beltza poema famatua idatzi zuena”, adierazi dute Amaiurko Gaztelua Elkarteko kideek. “Poema-liburua Arraiozko poeta honek egin duen erronkarik garrantzitsuenetako bat izan da, eta bertan identitate pertsonala bezalako gaiak jorratzen ditu, ikuspegi sexualki irekiarekin, eta horrek abangoardiako balioa ematen dio argitalpen honi”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!