Alianza por el Clima Nafarroako kideek klimaren aldaketaren aurrean gailur alternatibo bat antolatu du, "klima-aldaketa gizateriak aurre egin behar dion krisirik handienetako bat" dela adierazi dute. "Parte hartzeko unea, orain da" argudiatu dute. Haien iritziz 2015eko Parisko akordioan planteatutako neurriak ez dira nahikoak tenperatura globalaren igoera maila onargarri batean mantentzeko. Eta "are okerrago, gobernuak ez dira ezartzen ari 2030 baino lehen herrialdeek krisi klimatikoari eta kutsadurari aurre egiteko neurriak".
"Planetarik gabe, ez dugu etorkizunik" lelopean eztabaidak, kontzentrazioak, mahai-inguruak, hitzaldiak... eta bestelako ekintzak antolatu dituzte hainbat eragile, sindikatu eta talde desberdinekin elkarlanean. Besteak beste, Geltoki, Katakrak, Martes al Sol, Goiener, Emausko Trapuketariak, CGT Nafarroa, Oxfam Intermon, Erleak edota Setem Nafarroak parte hartzen dute. Azaroan zehar antolatu dituzte ekintzak.