Labriteko zaldaina urtea amaitu aurretik zabalduko dutela hitz eman du Maiak

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 2a, 07:43

Labriteko zaldainako lanak, artxiboko irudi batean.

Sarri zama erreal proba estatikoa eta dinamikoa eginen dituztela iragarri du

“Urtea amaitu aurretik eginen dugu, ziur. Daukadan informazioa da zama probak aurki eginen direla. Oso gutxi geratzen da jada. Ez naiz ausartzen data bat esatera, dena kostatzen delako, baina joan den egunean zaldainean izan nintzen, eta ikusi nuen behealdea jada margoturik dagoela, eta korrosioaren aurkako geruza guztiak jarri dituztela. Oso gutxi geratzen zaio eta gogo handia daukagu berriro pasabide hori gozatu ahal izateko”, azaldu du alkateak.

Iruñeko Udaleko langileak bi zama proba mota eginen dituzte: estatikoa eta dinamikoa. “Gainean zama bat jarriko dugu, Eta gero proba dinamiko famatua eginen dugu, hau da, pertsona batzuk zeharkatuko dute zaldaina, nola egiten duen dardara ikusi ahal izateko. Zama erreal proba bat da, eta arautegiak finkatzen dituen neurri guztiak betez eginen dugu”, gaineratu du Navarra Sumako alkateak.

2011n, Maia alkatea zelarik, 680.000 euroan egin zuten zaldaina. Egonkortasun arazoak zituela eta, itxi egin behar izan zuten. Ordutik egindako konpontze lanetan dagoeneko 1,1 milioi euro gastatu dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!