Telekomunikazioen Teknologien Ingeniaritza graduan, aurretik euskaraz eskaintzen zen Enpresa eta Matematiketako ikasgaiak gaztelaniaz ematen ari dira. Ekonomia graduan, antzera. Euskarazko ikasgaien arteko jarraitutasuna ez dago bermatuta; eta Ingeniaritza Biomedikoko graduan, berriz, euskarazko kredituak %45 murriztu dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin dituen atzera urratsen berri emateko NUPeko Euskara taldeak salatutako adibideak dira.
Taldeak salatu du euskarak bigarren mailako hizkuntza estatusa duela unibertsitatean, eta zuzendaritza ez dela betetzen ari Euskarazko Ikasketen Plan Gidariak finkatutakoa.
📢 KOMUNIKATUA: pic.twitter.com/pWilvoMvTQ
— NUPeko Euskara Taldea (@Euskarataldea) October 26, 2022