Seat-VWk 397 milioi jasoko ditu ibilgailu elektrikoaren Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoetatik, Landabengo lantegia barne hartzen duen taldeak, alegia. Behin-behineko ebazpenak esleitzen zuen baino gehiago da, ia bikoitza. Pozik azaldu da enpresa batzordea albistearekin, elektrifikazioa eta etorkizuna bermatuko duelakoan. Zentzu berean mintzatu da, halaber, Nafarroako Gobernuako Elma Saiz bozeramailea: "Albiste ona da".
Europako funtsen garrantzia azpimarratzeko baliatu du aukera ekonomia eta osagun kontseilariak aukera. Kotxe elektrikoaren iritsiera errealitate bat dela erakusten du jasoko den diruak, kontseilariaren iritziz. Neurriak populismoetatik haragokoak behar dutela izan adierazi du, "hausnartutakoak eta epe luzerako balioko dutenak".
Trena, VWtik kanpo
1,7 milioi euroko gastua baimendu du gaur Nafarroako Gobernuak datozen bi urteetarako, Landaben eta Arazuri-Orkoien industrialdeen artean trenbide-saihesbidearen proiektuaren idazketa kontratatzeko.
Gobernuak 40 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa aurreikusi du datozen urteetarako, Landaben eta Arazuri-Orkoien arteko trenbide-saihesbidea eraikitzeko. Trazadura berriak Volkswagenen egungo instalazioak inguratuko ditu, eta, horri esker, gaur egun bere planta zeharkatzen duen bidea kendu ahal izango da.