2021eko apirilaren 9an LABeko sei sindikalista atxilotu zituzten garbiketen sektorean izandako mobilizazio batean izandako istiluengatik. ISN enpresako kamioi bat blokeatu zuten, eta martxoaren 8an protesta bat egin zuten Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (CEN) egoitzaren aurrean. Bi ekintzen salaketak batuz poliziak apirilaren 20ean atxilotu zituen.
Epaitegiak kasua artxibatzea agindu du, ez baitu delitu-zantzurik hauteman. LABen ustez, kolpe judiziala ez da behar bezala justifikatu eta enpresa eta poliziaren asmo txarrak besterik ez ditu agerian utzi. “Ikuskizun poliziala ez zen kasualitatea izan”, adierazi du sindikatuak eskainitako prentsaurrekoan. Era berean, “muntai poliziala” LABen eredu sindikala zalantzan jartzeko egin zutela salatu du sindikatuak. LABek “sindikalismo borrokalaria” erabiltzen jarraituko duela aldarrikatu du izan ere, “borrola ez da bide erraza, baina bide bakarra da.