Ekainean EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik onartu zuten aurrekontu zuzenketak proiektu baten idazketa jasotzen zuen, baina Navarra Sumak baztertu du, garestia dela argudiatuz. 50.000 euro ziren, eta 15 mila bideratuko ditu inguruko trafikoaren azterketa xumeago bat egitera.
Biribilgunearen ondorioz, lau koadranteetan banatuta dago Sanduzelai auzoa, eta horrek gero eta eragin handiagoa duela azaldu du Joseba Arbaiza herritarrak. Irtenbidea eskatzeko, protesta eginen dute gaur. Sanduzelaiko plazatik irtengo da manifestazioa, 19:00etan.