Gaur 'Irrintzi Plaza' zuzenean, Biltokitik

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 25a, 11:56

Gaur arratsaldean 17:00etatik aurrera Irrintzi Plaza saioa zuzenean Biltokitik.

17:00etatik aurrera Biltokiko lagunekin egongo gara zuzenean haien 20. urteurrena ospatzeko. Errigora, Agerraldia, ekoizleak eta banaketako kideekin mintzatuko gara. Gainera, 19:00etan Ibon Aristu, Ilunberriko ardogilea, Bianako ikastolaren zuzendaria eta Txantreako sarekide eredugarrien testigantzak ezagutzeko parada izango dugu mahai-inguruan. Ondoren, Errigoraren produktu batzuk dastatzeko aukera izanen da ere. Zatoz!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!