Elhadji Ndiayirentzat justizia eskatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur Iruñeko Udaletxe plazan, 18:00etan. Protesta Africa United elkarteak antolatu du, eta PAperakl eta Eskubideak Denontzat eta SOS Arrazakeria taldeek deialdiarekin bat egin dute.
2016ko urriaren 25ean hil zen Ndiaye, Espainiako Polizia Nazionalaren Iruñeko Chinchilla karrikako komisarian. Aurretik, Arrotxapea auzoan bortizki atxilotu zuten. Droga zeramala leporaturik, Marcelo Zelaieta etorbidean lurrera bota zuten, eta 15 minutuz lurraren kontra preso izan zuten, haren gainean jarrita, mugitu ezinik. Polizia etxera jadanik konorterik gabe iritsi zen. Bertan hil zen, artatua izan gabe.