Aske utzi dituzte urriaren 12ko istiluengatik atxilotutakoak

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 20a, 09:37

  • Bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak, gorroto delitua egotzita.
  • Urriaren 12an protesta antolatu zuen Jardun-ek Nabarrerian. Manifestari eta Espainiako bandera zeraman herritar baten arteko istiluak izan ziren, eta gertatutakoa ikertuko zuela iragarri zuen Iruñeko Udalak.

Aske utzi ditu Espainiako Poliziak urriaren 12an Nabarrerian gertatutakoagatik atxilotutako bi lagunak. Jarduneko Nafarroako kide baten atxiloketaren berri eman du goizean Aske antolakundeak.

Gerora argitu du urriaren 12ko manifestazioaren harira eman dela atxiloketa, Iruñean. "Gorroto delitua leporatzen diote atxilotuari", zehaztu dute. Bi pertsona atxiki ditu denera Espainiako Poliziak. Desordena publikoak, gorrotoa, etsaitasuna eta diskriminazioa sustatzea egozten zaie. Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea antolatu du Aske antolakundeak, 20:00etan, Nabarrerian. 

Nabarrerian protesta antolatu zuen Jardun koordinakundeak, Hispanitatearen egunean, urriaren 12an. Manifestari eta Espainiako bandera zeraman herritar baten arteko istiluak izan ziren, eta gertatutakoa ikertuko zuela iragarri zuen Iruñeko Udalak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!