Sanduzelaiko eta Iturramako Aquavoxak, NUPeko kirol instalazioak, Sarriguren, Burlata, Olatz, Azkoien, Zizur Nagusia, Huarte, Caparroso, Zintruenigo, Tutera, Lagunak elkarteko igerilekuak eta spa, Arangurengo kultur zentroa eta Guelbenzuko zentroa itxita izan ziren atzo. Beste instalazio askotan, lanuzteak partzialak izan ziren eta informazio piketeak egon dira egun osoan. "Udalak eta instituzioak interpelatu nahi ditugu zuzenean, haiek markaturiko pleguetan langileen lan baldintzen duintasuna bermatu dezaketelako" azaldu du Unai Alavak.
Borrokak fruituak ematen ditu eta lehendabiziko greba egunean bertan akordioa lortu dute Orkoiengo udal kirolguneetako langileek. "Mobilizazioen balioa agerian gertau da beste behin ere, udalak eta enpresak KPIa eta %1eko soldata igoera onartu baitu lehendabiziko greba egunean" aldarrikatu zuen Alavak.
Gaur bigarren greba eguna dute kirol langileek eta protesta, Nafarroan azpikontratata eta pribatizazio gehienak eramaten dituen Sedena enpresaren aurrera eramanen dute eguerdian.