Eresia artedrama lan bat da, antzerkia, bertsoak eta dantza uztartzen dituena. Oholtzaren gainean, Oier Zuñiga beraz gain, Belen Cruz aktorea eta Eneko Gil dantzaria ariko dira. Zuñigak bere amaren heriotzaren karietara sorturiko ikuskizunak espazio fisiko eta estetiko bat eskaintzen dio doluari, modu publikoan eta kolektiboan hausnartzeko heriotzak eragiten digun minaz. Zuñigak Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren laguntzaz osatu zuen lan hau.