Frankismoan eta ondoren izandako giza eskubideen urraketak aztertuko ditu Sanferminak 78-k

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urr. 18a, 09:44

 Gaur izanen da aurkezpen hitzaldia, 19:00etan, Plazaran. “La secreta de Franco. La Brigada Político-Social de la Dictadura” liburuaren aurkezpena eginen du Pablo Alcantara egileak.

Gaurtik aurrera ostiralera bitarte “Trantsizioa eta giza eskubideak: errepresioa, tratu txarrak eta torturak...” izenburupean jardunaldiak eginen ditu Sanferminak 78 gogoan elkarteak.

“La secreta de Franco. La Brigada Político-Social de la Dictadura” liburuaren aurkezpena eginen du Pablo Alcantara egileak, gaur, Plazaran. Bihar, asteazkenarekin, mahai-inguru bat eginen dute, poliziak gauzatutako tratu txar eta torturen inguruan. Pau Pérez Sales psikiatrak, Mikel Soto Nolasko, Nafarroako Torturatuen Sareko kideak eta Jorge del Cura Antón, Estatu espainiarrean tortura errotik kentzearen aldeko aktibistak hartuko dute parte. 

Ostegunean, “Giza eskubideak, errepresio lekuak eta memoria tokiak” hitzaldia eskainiko du Sonia Olivella, Bartzelonako IRIDIA giza eskubideak defendatzeko zentroko partaideak ; eta ostiralean amaitzeko “Bi arnas” dokumentalaren proiekzioa antolatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!