Txantrea auzoko Euskaldunon Biltoki Elkarteak Gazte Eguna ospatuko du bihar, hilak 15, larunbatarekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Goizeko 10:30ean futbol partida irekia eginen dute Ezkaba plazan. Eguerdiko 13:00etan trikipoteoa eginen dute. Arratsaldeko 15:00etan herri bazkaria izanen da, elkartean bertan, beganoentzako menu berezi eta guzti. Bazkalostean, musika eta jolasak izanen dira. 19:30etik aurrera DJ Hiru Hiruki arduratuko da ilunabarra alaitzeaz. Futbol partidurako zein bazkarirako izena eman nahi izanez gero, deitu 699 61 21 24 zenbakira.