Ekainean EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik onartutako aurrekontu zuzenketak biribilgunea lurperatzeko proiektua eta alternatibak jasotzen zituen arren, Gobernu taldeak baztertu egin du lurperatzea garestia dela eta aurrekonturik ez dagoela argudiatuz, Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez. Enrique Maya alkateak adierazi duenez, "oso obra zaila eta garestia da, eta orain ez dago mahai gainean. Sanduzelaik badu beste arazo bat ere: zubi batek lotzen du ".
Udalak proposatzen duen irtenbidea ahal den neurrian trafiko motorizatuaren antolamendua hobetzea, trafikoa baretzea (abiadura eta trafiko-bolumena murrizteko) eta oinezkoen, bizikleten eta eskualdeko hiri-garraioaren mugikortasuna hobetzea inguruan.
Zehazki kontratuaren arabera, semaforoen erregulazioa, zirkulazio-erreien eta biribilgunea osatzen duten elementuen kokapena, galtzadaren seinaleztapen horizontala eta bertikala, eta oinezkoentzako pasabideen antolaketa eta konfigurazioa dira aurreikusten diren hobekuntza nagusiak.
Sanduzelaiko bizilagunak aspaldi eskatzen ari dira konponbideren bat auzoa lau zatitan banatzen duen eta trafiko handia duen biribilgunearentzat. Bizilagunek egindako azken foroan nabarmendu zutenez, biribilgunea zeharkatzeko pasabidea arazoa da batez ere adinekoentzat, arrapala handiak, argiztapen eskasa eta mugikortasun arazoak direla eta.