Pier Paolo Pasolini XX. mendeko pentsalari nagusietako bat izan zen. Haren lehen eleberria, Ragazzi di vita, 1955ekoa, euskarara itzuli du Fernando Rey Escalerak, Kale gorriko umeak izenburuarekin. Harkaitz Canok idatzi du hitzostea eta Hasier Goikoleak marraztu du azala. Liburuaren aurkezpena Txantreako Malatesta pizzerian eginen dute gaur, 19:00etan.
