Jaso ikastolaren 'Sutan' musikala, bihar Baluarten

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 10a, 09:49

Argazkia: Jaso Ikastola

Musikalerako sarrerak 15 euroan eros daitezke, Baluarteren webgunean eta auditorioko leihatiletan.

Jaso Ikastolak Sutan musikala Baluarteko Areto Nagusian taularatuko du bihar, hilak 11n, arratsaldeko 18:00etan. Ikastolak abiarazi duen hamargarren ikuskizun honek inspirazio iturri ditu Clara Lemlich eta hark bultzatutako “alkandora-egileen greba”, emakumeen langile borrokaren hazi izan zena. Hori guztia emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta gizon eta emakumeen arteko aldeak agerian ikusarazteko helburuarekin. Nobedade gisa, aurten protagonista gazteen -Jaso Ikastolako DBHko ikasleak- interpretazioari, kantuari, dantzari eta akrobaziei Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika gehituko zaie.

Ikastetxeko ikuskizun berri hau STEAM metodologian (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) oinarritutako sormen, ekintzailetza, lan kooperatibo eta autogestioko hezkuntza-programa baten emaitza da. Horren alde egin du Iruñeko ikastola honek, eta urtero garatzen dute ikasleek ikasturte osoan.

Proiektu honetan 12 eta 16 urte bitarteko DBHko berrogeita hamar bat ikaslek hartzen dute parte, ikastetxeko irakasleek, gurasoek eta boluntariotza-lanak lagunduta, Imanol Janices (Gorputz Hezkuntzako irakaslea) eta Irantzu Zabaltza (Lehen Hezkuntzako tutorea) zuzendarien zuzendaritzapean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!