Sartagudako memoriaren parkea, Eloko hilobia, Otxoportilloko leizea, Erreniegako hobia...Nafarroako memoria guneetariko batzuk dira eta haiei frankismo graian Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak izan zituzten bi atxilotze puntuak gehitzea eskatu du Egia Osoa ekimenak. Bertatik pasa eta tratu txarrak pairatu zituzten ezkerreko militanteak eta abertzaleak bildu dira, haien abokatu eta historialariekin bat eskaria egiteko legea eskutan. Nafarroako Gobernuak orain hiru hilabeteko epea du erantzuna emateko. "Memoria guneen legeak ezartzen dituen irizpideak betetzen ditu eskariak" azaldu du Imanol Satrustegi historialariak, "Tramiteak aurrera eginen balu, eraikin hauetan gertatutakoa, salatutako tortura eta tratu txarrak azaltzen dituen panela eta plaka jarri beharko ditu exekutiboak".