Joseba Igarabide: "Xaloak jarraitu ahal izatea litzateke ospakizunik onena, hori da helburua"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko urr. 4a, 09:57

1997an sortu zuten Xaloa Telebista Baztan, Bertizarana eta Malerrekan. Egun, baina, hemen Iruñerrian ere eskaintzen du zerbitzua euskarazko herri telebistak. 25 urte bete ditu, eta ospakizun betean dira. 

Telebista Iruñeko erdigunera eramanen du Xaloa Telebistak. Sudurgorri saioaren lau atal Kondestabletik eginen dituzte. Gaurkotasuna umorez landuko dute Maider Lazkano, Itsaso Etxeberria eta Daenlicious-ek osaturiko mahai inguruan, urriaren 6an, 13an, 17an eta 24an.

Urteurrena ospatzeko, gainera, hamasei hitzaldi antolatu dituzte. Gaur da lehenengoa, Geltokin, 19:00etan. Nafarroako Basoak hitzaldia eskainiko dute, Migel Mari Elosegi "Luze"-ren eskutik.

Geltokin bakarrik ez, Karrikirin eta Katakraken ere izanen da hitzaldirik.

Argazkia: Ttipi Ttapa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!