Ohar batean azaldu dutenez, festetako progaman euskal presoen aldeko mezua, ordaindutako iragarkia zen, legezko elkarte batek jarria, legezko ekitaldi bat iragarriz, hots, ostegunero alde zaharrean sakabanaketaren kontra egiten den elkarretaratzea. Iruñeko udalaren iritziz ordea, iragarki horrek baliogabetzen du auzo batzarrak egiten duen auzolana, kutsu politikoa duten ergaileen ektialdiak diru laguntzetatik at geratzen direlako.
Alde zaharreko jai batzordeak gogoratu du, Udalaren eskutik jasotako 5mila euro horiek ez direla ezta festetako aurrekontuaren %30 ere, auzolana eta eragile, talde, peña eta norbanakoen ekarpenez osatzen baitira aldapako sanfermin festak. Dena den, jasotako dirulaguntza itzuili behar iztaeak buruhauste handia suposatu dezake eta horregatik abokatuen eksu utzi dute helegitea.
Ospatu gabe egon diren hiru urteren ostean, indartsu itzuli dira uartengo sanfermin txikiak, milaka iruindarrek gozatu zuten aldezaharreko giroaz irailaren 23ko asteburuan.