Kamera gehiago jarriko dituzte Iruñeko kaleetan

Iosu Ganuza Garcia 2022ko ira. 30a, 07:45

Enrique Maia alkateak hala adierazi zuen atzo, Udaltzaingoaren Egunaren ospakizunean. 

Enrique Maya Iruñeko alkateak asteazken honetan iragarri duenez, 2022an Iruñeko kaleetan 30 zaintza-kamera gehiago jarriko dituzte urtea amaitu baino lehen. Dagoeneko hamaika ditu instalaturik udalak, gehienak alde zaharrean.

Horrek talka egiten du erabat Navarra Sumaren Iruñeko buruak Udaltzaingoaren Egunaren hitzartzean azpimarratu zuenarekin. Izan ere, bertan atzo nabarmendu zuen Iruñea "oso hiri segurua" dela. Maiaren hitzetan, inkesta baten arabera, Nafarroako hiriburua, Europako 86 hiriren artean, hirugarrena da segurtasunari dagokionez eta, hori kontuan hartua bertan bizitzeko asebete azaldu dira herritarrak. "Oso hiri segurua dugu" adierazi zuen eta datu gehiago gaineratu: Iruñea dago lapurreta gutxien gertatzen diren hirien lehen postuan, eta bigarrena kale lapurreten indizean. 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!