Letraheridas (Letrazaurituak) literatur jaialdi feminista urriaren 17an itzuliko da. Emakume egileen arteko topaketak laugarren edizioa izanen du; eta egileen arteko bost topaketatik bat elebiduna izanen da, aurrenekoz. Maria Folguera eta Uxue Alberdi egileen arteko elkarrizketa hartuko du Iruñeko Katakrak liburu-dendak, urriaren 20an, euskara eta gaztelania uztartuz.
Gainerako saioetan Cristina Rivera Garza, Paulina Flores, Remedios Zafra, Anna Freixas, Elisa Victoria, Elisa Levi, Almudena Sanchez eta Lidia Caro Leal idazleek parte hartu dute. Gaztelaniaz izanen dira egileen arteko elkarrizketak. Antolakuntzak azaldu du Nafarroako kulturaren esparruan erreferentziazko moderatzaileak izanen direla saioetan.
Proposamen berriak literatur sorkuntzari buruzko tailer bat ere dakar, Almudena Sanchez idazlearen eskutik. La literatura como estado de ánimo (Literatura gogo-aldarte gisa) izenburupean, giza emozioak modu zintzo eta sinesgarrian adierazi ahal izatea du helburu. Tailerra urriaren 22an izango da, larunbata, 10: 00etatik 14: 00etara, eta prezioa 25 €-koa da. Izena emateko letraheridasencuentros@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Jaialdiaren laugarren edizioaren amaiera arte eszenikoen eskutik iritsiko da. Urriaren 22an izango da, 19:00etan, Gayarre antzokian, Nerea Pérez de las Heras eta Olga Iglesiasen Cómo hemos llegado hasta aquí obra eskainiko dute.