"Indarberriturik" abiatuko du ikasturtea Laba guneak. Hala baieztatu dute, sare sozialetan. Udan konponketa eta txukuntze lanak egin dituzte, eta "apain-apain" itzuliko dira. Astelehenean izanen da irekiera ekitaldia, 18:00etan. Ordubete geroa bertso trama eskainiko du Bertxo(h)ori egitasmoak, bertsio bat, zehazki.
Egitarau oparoarekin ekingo diote ikasturteari, astelehenetin igandera eta izanen da zer egin eta zer ikusi Laban. Entsaio irekia eginen du Ibil Bedik asteartean, 19:00etan. Juan Benitoren 'Lagun minak' liburuaren jendaurreko aurkezpen solasaldia hartuko du euskararen guneak, Sustrai Colinak gidatuta.
Ostegunean Loreak belaunetan dokumentala eskainiko dute, 18:00etan. Solasaldia eta karaokea batuko dituzte larunbatean, Gabi de la Mazaren parte hartzearekin, 19:00etan. Igandean, berriz, second line-a antolatu dute Labatik Broken Brothers Brass Bandekin, 12:30ean.