Yaguas Miranda kalearen eta Miserikordia Etxearen arteko eremuan gertatu zen sexu erasoa, atzo. Poltsoa ahaztu zuela konturatuta, Ziudadela ingurura itzuli zen emakume bat, goizaldeko lauak aldera. Gizon bat hurbildu zitzaion, orduan; lurrera bota zuen, eta ukituak egin zizkion.
Emakumearen lagun batek eta inguruan ziren hiru gazte magrebtarrek haren oihuak entzun zituzten, eta laguntzera gerturatu ziren. Erasotzailea atxiki zuten, Iruñeko Udaltzaingoa heldu bitartean. Udaltzainek polizia etxera eraman zuten atxilo gizonezkoa, eta epailearen esku jarriko dute laster.