Dantza sailean dantza tradizionala ikasi nahi duten 16 urtetik gorako gazteak hartuko dituzte. Musikako sailean, aldiz, fanfarrean aritzeko gazteak deitzen dira: zeharkako txirula, biolina, akordeoia, klarinetea, saxofoia, tronboia, tuba eta perkusioa izan daitezke, besteak beste, tresna egokiak bertan fanfarrean jotzeko.
Interesdunak Ortzadar taldearekin harremanetan jar daitezke 948 22 31 07 zenbakiaren whatsappean edota ortzadar@ortzadar.org helbide elektronikoan. www.ortzadar.eus web gunean ere eman daiteke izena.