Txistularien doinuekin hasiko da festa, eta gauera arte ez du etenik izanen. 11:45ean izanen da txupinazoa, baina aurretik ariko dira zezentxoak edota Barañaingo kilikiak, Alde Zaharreko kale ezagunetik. Eguerdian pintxoak izanen dira taberna eta peñetan. Txiki eta zaharrei omenaldia eginen zaie 13:00etan; eta, ondoren, Jarauta Kantuzek alaituko du bermuta. Pettik girotutako herri bazkaria 15:00etan izanen da.
Arratsaldean, berriz, mus txapelketa lasterra eginen da La Viñan. Santa Ana plazan Albert Moon, La Vieja Guardia, Desversiones Rock Band, Maldita Amusia eta Impedancia ariko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!