Enrique Maiaalkatea beste behin ere bakarrik geratu da eta oposizioak bat egin du bere azken proiektuaren kontra. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik bat egin dute Foruen Plazan pasa den ekainean paratutako nafarroako bandera erraldoiak suposatu duen kostuarengatik. Hasiera batean 100mila euro gastatuko zituela iragarri zuen Navarra Sumak baina azkenean 178mila euroko fakturak ordaindu behar izan dituzte.
"Banderaren proiektua begi onez ikusten genuen baina ez horrelako diru xahuketa eginez" adierazi du salaketa mozioa defendatu duen Maite Esporrin, PSNko zinegotziak, "Diru xahuketa, kontrol eza eta gainera gezurrak egon dira proiektu honen atzena, alkateak ez baitzuen benetan gastatuko zena azaldu". EH Bilduk ere gogor kritikatu du gertatutakoa eta Navarra Sumaren kukeaketa ahalmen kaxkarrari lotu, "Labriteko zaldainarekin gertatu bezala, diru publikoa nahieran gastatzen ari zarete" leporatu die EH Bilduko Eva Arangurenek gobernu taldeko kideei, "Oso bestelakoa litzake Iruindar guztion poltsikotik beharrean, zuen poltsikotik ordaindu beharko bazenukete gain kostua".Geroa Baiko Patxi Leuza harago joan da, eta Fermin Alonso zinegotziaren dimisioa eskatu du, bere kostua ia bizkoitu duen obra honen arduradun moduan, "100mila euro iragarri eta 178mila euro gastatu badituzu, Alonso jauna, ez duzu horrelako kudeaketak zuzentzeko mailarik".
Banderaren garrantziaz eta nafar nortasunarekin eztabaida desbideratu nahi izan arren eskuinak ez du lortu babesik eta udalbatzaren gehiengoak foruen plazako banderan egon den diru xahuketa salatu egin du.