Iseo, Chill Mafia, Delirium Tremens eta Joseba Tapia, Santas Pascuas jaialdian

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 1a, 13:30

Abenduaren 25etik urtarrilaren 7ra eginen da jaialdia, eta sarrerak salgai daude. Datozen egunetan talde gehiago iragarriko dituzte.

Eguberrietako jaialdiaren 7. edizioko kartela gutxika jakinarazten ari dira. Lau talderen berri eman dute gaur: Iseo & Dodosound, Chill Mafia, Joseba Tapia, Delirium Tremens eta Unidad Alavesa. Carolina Durante, Angel Molina eta Amaiaren kontzertuak iragarri zituzten duela zenbait hilabete. “Jaialdiak programazio irekia, heterogeneoa eta abangoardista eskainiko du berriz ere, betiere publikoa berritzeko eta harritzeko asmoarekin, eta aldi berean, edizio honetan berriro tokiko talentu musikala babesten dugu”, azaldu dute antolatzaileek.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Santas Pascuas jaialdiaren webgune ofizialean: www.santaspascuas.com.

Agertokiak, kontzertuak eta datak

Lehen mailako artistak bilduko dituen Entzunaldi zikloaren agertokia Baluarte Auditorioa izango da. Amaiak 2023ko urtarrilaren 7an eskainiko du bertan kontzertua, eta sarrerak agortzear dira.

Zentral aretoan Santas Pascuas Eszena zikloa egingo da. Azaroaren 18an Carolina Durante eta Monte del Oso taldeek eskainiko dute estreinako saioa. Abenduaren 25ean Chill Mafia eta Joseba Tapia izango dira; Iseo & Dodosound, abenduaren 30ean; eta Delirium Tremens eta Unidad Alavesa, urtarrilaren 6an.

Katos aretoan, azaroaren 18an, musika elektronikoa eskainiko dute, berriz, Angel Molina, Göo! eta Bendiak taldeek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!