Euskarazko zortzi bisita antolatu ditu Iruñeko Udalak, udaletxea barrutik ezagutarazteko. Eskainitako 200 plazetatik hamabost baino ez dira bete; beraz, talde guztietan dago tokia. Irailaren 2tik 9ra bitartean eginen dira, Batasunaren Pribilegioaren karietara.
Plazak 010 (948 420100) herritarren informaziorako telefonoaren bidez erreserbatu daitezke, edo https://www.pamplona.es/eu/bisita-gidatuak-udaletxean-barna orrialdearen bidez. Plazak eskabide-ordenaren arabera esleituko dira. Talde bakoitzak 25 pertsona hartuko ditu gehienez, eta pertsona bakoitzeko inskripzio bakarra erregistratuko da. 6 urtetik beherakoek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik.
Berrogei minutuz, bisitariak hiriaren eta protokolozko harremanen kudeaketa egiteko erabiltzen diren gela eta espazioetan zehar ibili ahal izango dira. Besteak beste, Osoko Bilkuren Aretoan, Alkatetzaren bulegoan edo Harrera-aretoan. Txupinazoaren balkoia ikusi ahal izango dute eta planta noblean ezkutatutako kaperan eta ezkaratzean sartu.
Atzo goizean agortu ziren gaztelerazko bisita gidatuetarako plazak. Bisita-modalitate honek 4 egun baino lehen bete ditu izen-emateak.
Bisiten ordutegia
Irailak 2, ostirala:
- 18.00
Irailak 3, larunbata:
- 13.00
- 20.00
Irailak 4, igandea:
- 13.00
Irailak 5, astelehena:
- 18.00
Irailak 6, asteartea:
- 18.00
Irailak 7, asteazkena:
- 18.00
Irailak 9, ostirala:
- 18.00