Iruñeak %20ean mugatu du lorategien ureztatzea prezipitazio eskasiaren aurrean

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 24a, 13:01

  • Murrizketak ez du lorategien biziraupena arriskuan jartzen.
  • Urte bukaeran ureztatze automatizatuen sistema aldatzea espero da, ura zentzuz erabili ahal izateko.

Iruñea zorrotz kontrolatzen ari da berdeguneen ureztatzea, eta % 20an mugatu du lorategien ureztatzea, prezipitazio eskasiak eta uda honetako tenperatura altuek bereziki eragindako egoera delikatua dela eta.

Ureztatzeko erabilitako ur-kantitatea batez beste % 20 murrizteak belardien horitzea eragingo du lehenengoz, hori baita belarrak duen erreakzioa nolabaiteko estres hidrikoaren aurrean, baina neurtutako egoera da hori eta ez du zelaien biziraupena arriskuan jartzen. Murrizketa horren ondorioz, berdegune batzuen berreskuratzea, batez ere San Ferminetan kaltetutakoak, atzeratu egingo da. 

Bestalde, ureztatzea automatizatua dago Iruñeko azaleraren ia %100ean eta urtea amaitu baino lehen, udalak berritu nahi ditu Big Data teknologia erabiltzen duen sistema baten ordez. Honi esker, ureztatze-dosiak unean uneko zonaldeko benetako beharretara egokituko dira dagoen klimatologiaren arabera eta horrela, uraren erabilera zentzuzkoagoa bat egingo da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!