Maiatzaren batetik abuztuaren zazpira, Noaingo aireportuko estazio meteorologikoan 38 mm euri jaso dituzte. Iruñean ehun egunean inoiz jasotako prezipitaziorik txikienak dira, 1976an datuak erregistratzen hasi zirenetik. Halaber, epe horretako batez bestekoa baino %25 baxuagoa da. Maiatzean eta ekainean ez zen tantarik erori, eta uda honetan ia ez du euririk egin.