Osasunak aho zapore gozoz esan die agur Herbeherei

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abu. 1a, 07:58

Asteburu honetan azkeneko bi lagunartekoak jokatuko dituzte.

Osasunak garaipen batekin eta porrot batekin itxi du asteburuko bira Herbehereetan. Groningen taldearen aurka 2-1 galdu zuen larunbatean eta atzokoan aldiz 1-2 gailendu zitzaizkien gorritxoak Feyenoord-i Hagan.

Lehen nonrgehiagoka gris xamarra izan zen. Groningen-ek bi goleko errenta hartu zuen lehen zatian eta hori nahikoa izan zitzaion, garaipena lortzeko nahiz eta gorritxoak nagusi izan ziren azkeneko minutetan. Pablo Ibañezek aldea murriztu zuen buruz.

Atzokoan aldiz Feyenoorden aurka, Konferentzia Ligako finalistaren aurka lehiatu ziren garaipena lortuta. Osasunaren irudia oso ona izan zen eta bezperako zapore garratza gozatu egin zuten. Lehen zatian. R. Torresek aurretik jarri zituen gorritxoak urrutiko falta jaurtiketa batekin eta oro har lehendabiziko 45 minutuetan agoba Arrasateren taldeak nagusi izan zen jokoan, aukeretan eta arlo fisikoan. 

Gorritxoek presio altua baliatuta ekin zioten partidu osoari, eta hainbat gol aukera izan arren ez zituzten baliatu. Neke fisikoa iritsi zitzaienean Hagako taldeak hori baliatu zuen 88. minutuan berdinketa ezartzeko.

Berdinketarekin partidua amaituko zela pentsatzekoa zenean, Taxoaren kozinatutako gola erdietsi zuen Kike Barjak. Aimar Orozek hegalera ireki zuen baloia atzeko lerroetatik ziztu bizian zetorren Aresori pasea emateko. Honek atzeko lerroraino egin zuen eta bigarren zutoinean jarri zuen baloia Noaingo saiak 1-2koa egin zezan. 

Orokorrean balorazio positiboa egin zuen Jagoba Arrasatek bi partiduen balantzea egiterakoan. 

Adierazgarria ere harrobiko bederatzi jokalarirekin amaitu zuela norgehiagoka Osasunaren gizonezkoen lehen taldeak. Asteburu honetan, larunbatean, bi partidu jokatuko dituzte gorritxoek Burgos eta Mirandesen aurka. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!