Iruñearekin senidetu zen lehen hiria da Baiona, duela 62 urte. Ordutik hainbat izan dira senidetzea ikusgarri egiteko egin dituzten jarduerak. Aurten, ordea, eremu digitalera eraman du Iruñeko Udalak egitasmoa. Harremana modu grafikoan erakusteko sticker bilduma bat sortu du Mikel Urmeneta artista eta sortzaile nafarrak, hirien arteko lotura kulturala indartzeko.
Irudiak sare sozialetan erabili daitekez, Whatsapp mezularitza aplikazioan, esaterako. Erabili ahal izateko www.pamplona.es webgunean dagoen fitxategi bat deskargatu behar da edo stickerren bilatzailean "CiudadesHermanas" edo "PamplonaBayona" terminoak bilatu.
Igande honetan ohi denez, Iruñeko Udalaren ordezkaritza batek, Maria Etxabarri Udaleko bigarren alkateordea buru duela, Baionako jaien ospakizunetako ekitaldi instituzional batean parte hartuko du. Baionako ordezkariak sanferminetan izan ziren azkenekoz Iruñean.