Manu Sanchez beste denboraldi batez arituko da Osasunako jokalari gisa. Ezker hegaleko atzelariak berriro ere Atletico de Madridek utzita jokatuko du.
❤️ No hay nada como volver a casa. 😉 pic.twitter.com/LXULpqbCjo
— C. A. OSASUNA (@CAOsasuna) July 27, 2022
Atzo aurreratu zuten albistea eta gaur ofiziala egin du klubak Sanchezen itzulera. Modu honetan gizonezkoen taldeko hirugarren fitxaketa da.
Azaldu bezala utzita arituko da eta kluben arteko akordioak ez du erosketa klausularik jasotzen. Horrek esan nahi du beraz denboraldiaren amaieran Madrilera itzuliko dela. Osasunak jokalariaren soldataren parte bat ordaintzeaz gain Metropolitanoko taldeari 200.000 euro ordaindu beharko dizkio.
Oierren zenbakia
Bestalde Osasunak oraindik ez ditu publiko egin hurrengo denboraldiko dortsalak baina dagoeneko iragarri dute nork eramango duen seigarrena, Oierren zenbakia. Beste erdilari batek eramango du, harrobikoa ez izan arren klubarekiko konpromisoa berriki kontratu berritzea sinatuta erakutsi duena.
Lucas Torro valentziarrak eramango du "6" zenbakia.