64 urteko langile bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri zaurituta, Sanferminetako barraken desmuntatze lanetan lan istripua eduki ondoren. Hiru metroko altueratik erori da. Buruan traumatismoa izan eta konortea galdu du.
Nafarroako Gobernuko Larrialdietatik azaldu dutenez, pronostiko larria du, baina haren bizitza ez dago jokoan lesioengatik. Anbulantzia medikalizatu bat eta udaltzainak bertaratu ziren atzo goizean Arrotxapera, langilea artatzera.
Runa parkean ezarri dituzte aurten sanferminetako barrakak, uztailaren 17ra arte izan dira zabalik. Astelehenean hasi ziren desmontatze lanak.