Miurakoen lasterketa azkarrak itxi ditu 2022ko entzierroak

Haritz Pascual Garjon 2022ko uzt. 14a, 09:00

  • Bi minutu eta 15segunduko lasterketa azkarra egin dute Miurek
  • Pertsona bat adarkatu eta beste 5 zauritu eragin dituzte
  • Estafeta karrikan adarren aurrean gozatzeko aukera izan da

Entzierro azkar, bizi eta garbia,  2022ko Sanferminei amaiera emateko. Horren guztiaren arrazoi nagusia, Miurako zezenetan bilatu behar dugu. Ohikoak Iruñeko azken lasterkaldian, duela 53 urtetik honat, urteoro errepikatzen dute beren noblezia beren lasterketa garbiak direla eta…eta gaur ere horrela egin dute, lasterketa garbia eta noblea. Aukerak hamaika izan dituzten arren, ez dute inoiz korridoreen contra egin.

Santo Domingo aldapan, Miurakoen entzierro batek izan behar duenaren adibide argia ikusi dugu. Idiak azkar taldearen aurrean. Lora del Rioko anaiak atzetik, anaituta, babestuta eta aurrera egiteko beste asmorik gabe. Lasteketa politak taldearen aurrean aldapan gora, erorikoak esker skuin baina zezenek berera. Aurrera egiteko beste asmorik gabe. Udaletxe plazan, zezen gazteek hartu diote aurre taldeari, mercaderes karrika ziztu bizian zeharkatuz eta gaur estafeta hasierako hesiaren contra talka egin gabe. Hortxe hasi da, Miurakoen entzierro arraroa, izan ere taldea apurtu da eta zezenek ez dute anaituta egin bigarren parte hau. Hiru zezen aurretik, bi atzetik eta beste bat tartean. Honek eragin du gaurko gozamena. Tarte asko, adarren aurrean korrika egiteko aukera aunitz eta horrek ohiko korrikalaien gozamena ekarri du. Hala ere, abiadura bizia zen eta Zahariche, finkako zezenen erritmoari eustea ez zen batere erraza. Erorikoak biderkatu dira, kolpeak eta adarren aurrean egoteko borrokak. Atzeko hiru zezenak batu dira beraz taldea bitan banatuta egin dute telefonikako eta kallejoirako jeitsiera. Zezenak zuzen, ikuiluetaraino, ezker eskuin zituzten korridoreen kontra egin gabe.

Sanferminetako bigarren entzierrorik azkarrena izan da bi minutu eta 15 segundukoa. Sei pertsona eraman dituzte Ospitale Unibertsitariora. Korridore bat hartatu dute zezen plazako erizaintzan, hankartean adarkada batekin. Arina zen zauria, bertan josi eta alta eman diotelako.

Honenbestez bukatu dira pandemia osteko entzierroak. Orohar aurreko urteetako bide beretik etorri direnak. Geroz eta azkarragoak, geroz eta garbiak eta geroz eta adarkatu edo zauritu larri gutxiago uzten dutenak. Soilik Cebada Gagoko zezenek apurtu zuten tendentziahori. Baina lehen, hiru minutu baino gutxiagoko lasterketa bat ikustea oso zaila zen,...aurten entzierro guztietan, cebada gagokoena kenduta, halaxe izan da bi minutu eta 12 segundu izanik aurtengo entzierrorik azkarrena.

Geroz eta gutxiago falta da 2023ko uztailaren 7an, goizeko 8etan zezenak Iruñeko karriketan berriz ere ikusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!