Victoriano del Rioko zezenek Sanfermin hauetako entzierrorik azkarrena egin dute gaur goizean Iruñeko Karriketatik eta abiadurak eragin ditu arrisku unerik handienak. Nobleziaz aritu dira zezen madrildarrak eta ez dute korrikalarien kontra egin. Horregatik, ez da adarkaturik izan lasterketa honetan.
Santo Domingon bertan somatu da gaurko lasterketa bizia izanen zela. Idiek ireki dute lasterketa baina laister hasi dira zezenak aurrera egiten. Victorianokoen jarrera horren noblea izan da, zezenetako bat ezker espaloira joan dela, bertan babestu nahiean korrikalari taldea zegoen eta zezenak, burua okertu du adarkada sahiesteko. Zezen horrek segituan hartu du talde burua eta Santiago plazan bertan bakarrik joan da ziztu bizian maldan gora. Lasterkariek ezin zioten bere erritmoari eutsi eta bi hiru pausu haren aurrean eman eta gero segituan egin behar zuten albo batera. Hori, noski denbora izanez gero. Izan ere gaurko zezena trenaren moduan zihoan abiadura bizian eta Mercaderes kalean, Unzu zaharraren atean aurretik eraman du 28 urteko gazte bat. Zorte honez ez du adarkatu, baina buruan kolpe handia hartu du eta ospitalera eraman dute.
Estafetan zezen taldeak anaituta egin du bidea. Horregatik tarte gutxi zegoen adarren aurrean korrika egiteko eta biderkatu ditu zezenen aurreko borrokak. Gaur aspaldiko partez, bultzakadak, ukondoak ikusi ditugu zezen taldearen aurrean. Lasterketa ederra egin du, Osasunako kapitan ohi batek, luzea eta gozatuz, bainan abiadurarengatik eroritako beste gazte batzuekin talka egin eta lurrera erori da, ondoriorik gabe dena den.
Lasterkaldi urduriak, oso nahasiak estafetako bigarren partean, borroka asko eta estutatsun gehiegi, abiadurarengatik. Zezenak ordea berera, aurrera egitera eta plazara ahalik eta lastrren iristera. Zezen plazan, azken tentsio unea. Taldearen aurrean eroritako korrikalari bat, zezenak gainean zitula altxatu egin da. Inoiz egin behar ez dena. Eta aurretik eraman du anaietako bat. Plazan bertan artatu dute. Beste bost pertsona zaurituta izan dira ere eta ospitalera eraman dituzte, denek kolpeekin esan bezala, merkadereseko buruko kolpea izanik larriena.
2.14segunduko lasterketa azkarra.
Azkenekoa Miurekin
2022ko Sanferminetako azken entzierroa, ohi denez, Lora del Rioko Miura ganadutegi handiak eginen du. Finkoak Iruñean duela 53 urtetik honat, soilik pandemiak ekidin du haien lasterkaldietaz gozatzea. Normalean nobleziaz aritzen diren zezenak dira, baina adi, 2019an hiru adarkatu utzi zituzten gure karriektan egin zuten azken entzierroan.