Urtero bezala, eta aurten gainera sanferminetan, German Rodriguez hartuko dute gogoan 78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Peñen federazioak. 1978ko uztailaren 8an polizia Iruñeko zezen plazara sartu zen amnistiaren aldeko pankarta bat zabaldu zela aitzakia hartuta. Eraso gogor horren ostean istilu larriak izan ziren hirian. 150 lagun zauritu zituzten eta German Rodriguez tiroz hil. Gertaerengatik ez dute inor epaitu. Martin Villa Argentinan dago auzipetua, 'Argentinako kereia'-ren barruan.