Goxua’n Salsak erritmoz beteko du Konpainia plazako agertokia

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 8a, 09:17

Argazkia: Goxua'n Salsa

Arratsaldean, 20:00etan, Guarimbaren musika tropikal eta elektronikoa entzuteko aukera izanen da.

Erritmo tropikalek eta saltsak beteko dute ostiral honetan Konpainiaren plazako agertokia. 23.30etatik aurrera, Goxua’n Salsa ariko da. 2020an sortutako kultura arteko talde iruindarrak kulturen arteko lotura berriak garatzen ditu, saltsa eta musika latinoa euskaraz bultzatuz. Arratsaldeko saioa, 20: 00etan, Guarimba izango da protagonista, erritmo tropikal elektronikoagoarekin.

New York, Kolonbia eta Puerto Ricoko 60., 70. eta 80. hamarkadetan inspiratutako saltsa klasikoa interpretatzen du Goxua’n Salsa orkestra kolonbiar-nafarrak, baina euskarazko letretan ukitu paregabea du, genero honen barruan inoiz ikusi ez dena. Orkestrak Oso Polita taldearekin bat egin du orain, saltsa tradizionaleko lehen diskoa euskaraz eta gaztelaniaz kaleratzeko.

Musika tropikala eta elektronikoa Guarimbarekin

Guarimba Amazoniako soinuan (txitxarra), cumbian eta erritmo latinoetan inspiratutako psikodelia tropikal elektronikoaren ekaitza da. Konpainia plazako agertokira igoko dira 20:00etan. Guarimba 2016. urtearen amaieran sortu zen, Iosu Zapata liderra Mexikotik itzuli ondoren, 3 urte baino gehiago bertan bizi eta genero musikal horiek deskubritu ondoren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!