Zezen solte batek luzatu du Fuente Ymbroko entzierro bizia

Haritz Pascual Garjon 2022ko uzt. 8a, 08:45

  • 3 minutu eta hamar segunduko iraupena izan du bigarren entzierroak
  • Adarrak korrikalarietatik gertu izan diren arren ez dute inor zauritu

Entzierro bizi eta arriiskutsua gaur Fuente Ymbroko zezenek egin dutena Iruñeko karriketatik. Atzo baino jende gehiago zegoen eta arrisku une zenbait izan dira ibilbide guztian, hala ere, zezenek nobleziaz jokatu dute eta adarrak korrikalarietatik gertu izan diren arren, ez da adarkaturik izan entzierroaren amaieran.

Santo Domingo karrikan, idiak atera dira talde aurrean erritmoa markatuz eta Kadizko sei zezen beltzak ongi babestuta eraman dituzte lehendabiziko metroetan. Hori bai, ezker eskuin zituzten korridoreekin fijatzen. Aldapan aurrera egin ahala anaietako bi hasi dira idien aurretik jartzen. Gaur ez da atzoko lasterkaldi luzerik izan bertan, korridoreak bat, bi, hiru pausu ematen zituzten talde aurrean eta segituan egin behar izaten zuten albo batera. Abiadura bizia zen eta eroriko bortitzak izan dira zezen taldearen aurrean. Udaletxe plazan eta Merkaderesen bi zezen jarri dira aurrean, Estafetako kurban hesiaren kontra talka egin arte. Sei zezenak eta baita idiak ere erori dira bertan. Ia denak laster altxatu dira eta bidea berreskuratu baina anaietako bat, lurrean segundu pare bat gehiago geratu da eta kontrako norabideruntz altxatu da. Ibilbidea berreskuratu duenean, susto ederrak eman ditu eta bere adarra gertu gertu ikusi dute zenbait korridorek. Bertan adarkadarik ez, baina haren igurtzia somatu dute bizkarrean korridore batzuek. Estafetan, anai taldea apurtuta, luze luze eginda, lasterkaldi ederrak baimenduz eta gozatuz. Idiek oso ongi babestu dituzte anai guztiak eta hauek nobleziaz aurrera egin dute.

Telefonikako bihurgunean, taldea irekitzen zuen zezenak eskuin hesiruntz ireki da eta bertan geldirik zegoen pertsona talde batekin talka egin eta aurreko hankak galdu eta lurrera joan da. Adarrak batetik bestera pasatu dira, sorbaldetatik eta hanketatik igurtziak emanez, baina zorte onez adarkadarik eman gabe. Haren atzetik bere anaiak ere noble, geldirik ziren korrikalarien kontra egin gabe. Gaur jende asko ikusi da bilbidean geldirik. Kallejoian bertan, bikote bat zegoen hesi parean geldituta besarkatuta eta paretik pasa zaizkio zezen guztiak, ia ia haiek konturatu gabe.

Zezen laza barrun, bost lehendabiziko zezenak arazorik gabe sartu dira ikuiluetara baina seigarrena uzkur azaldu da, despistatuta inguruan ituen korrikalariekin, gazte batek atzetik detu eta ukitu du egin behar ez dena eta apurka apurka gerturatu da ikuiluetara. Ordurako bi minutu eta 30 segunduko entzierroa zen, baina oraindik azken zezen onek sorperesak eman nahi zituen. Aurreko hankak behin ta berriz galdu, arean eroriz, luzatu egin du entzierroaren amaiera. Hirugareen minutu eta hamargarren segundoan sartu da.

Sei korridore ospitalera

Esan bezala, entzierro bizia eta arriskutsua izan den arren, ez da adarkadarik izan ospitaletara eraman dituzten 6 korrikalarien artean. Denek kolpeak dituzte, gehienak ez oso larriak, baina Estafeta karrikan gazte bati sorbaldanzapaldu diote eta ikusi beharko da zer nolako larritasuna duen.

 

Bihar Jose Escolar ganadutegi azkarra

Bihar hirugarren lasterketa, kasu, asteburukoa, larunbat goizekoa eta espero da, jende askoz gehiagorekin kalean. Jose Escolarren zezenak izanen dira, 2015ean izan ziren lehendabiziko aldiz Iruñean eta 2019an 2minutu eta 13segunduko lasterketa azkarra egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!