Entzierro azkar eta garbia egin dute Nuñez del Cuvillo ganadutegiko bost zezen eta El Capearen zezenak, gaurko berezitasuna hori baitzen, lasterketa mixtoa izan dela bi ganadutegietatik etorritako zezenak bildu baititu.
Santo Domingo aldapatik bertatik somatu dugu aurtengo berrikuntzetako bat. Idiak aldatu dira, azken urteotan oso azkarrak baitziren egunero Iruñean korrika egiten zuten idiak eta horrek lasterketak zailtzen zituen. Aurten berriak jarri dituzte Macua ganadutegi nafarreko idi berriak jarri dituzte. Hauek ez dakite ibilbidea, somatu da gaur eta Santo Domingo aldapan ohi baino mantxoago joan dira maldan gora. Horrek aldapan lasterketa luzeagoak egiteko aukera eman die bertako korrikalariei. Apurka apurka, zezenek abiadura hartu dute, idien aurretik jarri eta udaletxe plazan, ile txuridun zezen batek aurre hartu dio taldeari eta abiaduran hartu du Mercaderes kalea. Lasterketa ederra egin du bertan gazte batek, behatza zerura apuntatzen, pandemian galdutako senitarteko bat gogoan. Mercaderes eta Estafetako kurban zezen guztiak erori dira hesiaren kontra talka eginez eta horrek lasterketa luzatzea ekarri du, izan ere taldea sakabanatu da, idiak eta zezenak tartekatu dira, tartea handiak ireki dira eta korrikalariek, hiru urteren ostean gozatu dute zezenen aurrean. Lasteketa oso luzeak ikusi dira Estafetan. Gaur ez zegoen jende askorik eta adar aurrean korrika egiteko ez da horrenbetseko lehiarik izan, ez da bultzada askorik izan eta ohiko korrikalariek gozatu dute. Zezen plazara sartzean izan da gaurko unerik arriskutsuena. Arean sartzeko unean korridore talde bat erori eta montoi txikia egin da, lasterketari gehiago iritsi ahala handituz joan dena, eskuin partea erabat itxiz, idiak eta zezen batek talka egin dute montoiaren kontra bainan zorte onez ez dute korridoreen kontra egin eta montoia berehala askatau dute bertakoek. Talde osoa zuzenean ikuiluetara 2 minutu eta 35 segundo iraun duen lasterketa azkarrean. Gogoratu duela hamarkada bat arraroa zela hiru minututik behiti joaten zen entzierroa.
Gaurko beste protagonista, idietako bat izan da, idi berriak Macuakoak eta haietako bat hesietara jotzeko joera erakutsi du bitan, udaletxe plazan eta telefonikan garbitu ditu lasterketaren alboak.
Adarkadarik ez
2022ko Sanferminetako lehendabiziko entzierroak 5 zauritu utzi ditu denak kolpeen ondorioz. Nuñez del Cuvilloko zezenek ez dute korridorerik adarkatu. Udaletxe Plazan 18 urteko gazte batek besoa apurtu du, Estafetan 25 urteko korridore batek kolpea jaso du buruan eta Telefonicako tartean 25 urteko beste gazte bat hankan zapaldu dute eta ospitalera ermaan behar izan dute. Zezen plaza barrutik beste bi korridore eraman behar izan dituzte ospitalera, denak kolpe ezberdinak jasota. Ez dago zauritu larririk.
Bihar Cadizko Fuente Ymbroren zezenak izanen dira Iruñeko karriketan. Iruñean izan dira aurreko urteetan oso entzierro azkarrak egin dituzte, 2minutu eta 15 segunduko lasterketarik azkarrena izanik haien marka.