Ivan Gimenez: “Ekimen herritarra izan zen lehenengo txupinazoa”

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 6a, 10:39

Txupin Etxepare errepublikazalea izan zen suziria jaurtitzen lehenengoa. Fusilatu zuten, eta haren gorpua non dagoen ez da ezagutzen.

Txupin Etxepare izan zen txupinazoa jaurtitzen lehena. Udalari festen hasieran suziriak botatzeko baimena eskatzen lehena izan zen. 1931tik 1935era bota zuen txupinazoa. 1936tik aurrera, ezin izan zuen, hil zuten eta. Burlatarra zen, Iruñeko Kale Nagusian estankoa zuen, eta errepublikazalea zen. Jacan (Huesca, Espainia) Errepublikaren aldeko altxamendua egin zutelarik, Errepublikaren bandera jarri zuen estankoan. Batzuek gogoan hartu zuten, eta 1936ko altxamenduaren ondoren, frankistek fusilatu egin zuten.

Haatik, Iruñeko Udalaren webguneak bi zinegotzi eta kazetari falangistari egozten die txupinazoa asmatu izana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!