Bizi sanferminak Euskalerria Irratiarekin!

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 5a, 09:48

Udaletxeko plazatik txupinazoaren kontakizuna eginen dute irratiko kazetariek, bihar, 10:00etatik. Zaldi Zuritik zuzenekoa eginen dute 7tik aurrera, hiriko festen aniztasuna erakusteko.

Sanfermintza saio berezia eginen du aurten ere Euskalerria Irratiak. Bihartik hasita sanferminetako eguneko protagonistak, elkarrizketak, zuzeneko konexioak eta festen hasieraren unea bizitzeko eta entzuteko aukera izanen da. Seminario etxean izanen dira Juan Kruz Lakasta eta Reyes Ilintxeta kazetariak, kalean eta udaletxean, berriz, Haritz Paskual.

Iruñeko Udalak herri sanferminei jarritako betoaren ondorioz, Zaldi Zuriko tabernaren terrazara itzuliko da Euskalerria Irratia, hilaren 7tik aurrera. Egunero, eguerdiko hamabietatik hasita, festaren ekitaldi eta jarduera guztietara joko dute kazetariek eta Zaldi Zuriko mahaitik festako protagonista nagusienak igaroko dira: musikariak, peñetako kideak, kirolariak, politikariak, entzierro korrikalariak...eta nola ez, musika zuzenean, Tipex, Izugarri, Burutik, Beietz, Guarinba, Raimundo El Canastero edota Tatxers taldeen zuzeneko emankizunekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!