Erraldoiekin egoteko azken aukera

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 14a, 08:47

Malko eta musuen eguna heldu da. Konpartsari agurra eginen zaio gaur, Udaletxeko plazan.

9:30 Irteera: Ezpeletaren jauregia.

Kale Nagusia, San Frantzisko, Hilarion Eslaba, Jarauta, San Saturnino eta Udaletxe plaza. Hortik abiatuta, Konpartsak Udalbatza hiriaren izenean lagunduko du, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino. Han San Ferminen Zortziurrena eginen da (atsedenaldia elizkizunak iraun bitartean, Ezpeletaren jauregian).

Elizkizuna amaitutakoan, Konpartsak Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino. Dantzak hiriaren ohorean, eta ondoren, agur ekitaldia Konpartsari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!